XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) desberdin ikusi zuen, eme, eta ezagupen misteriotsu hartan bera baino askoz zaharragoa.

- Nahi duzun bezala.

- Ez diogu ezer esango aitari.

Ur pixka batez garbitu zion zauritxoa.

Belar eta goroldiozko ohean etzan ziren eta berehala hartu zituen loak bata bestearen alboan, amesgaiztoen munduan sartzear zeuden errugabetasunaren haurrak.

Sugetzar, aingeru ezpatadun eta begi hori, dirdiratsuko harrapalarien atzaparrekin egin zuten amets.

Biek, behin eta berriroko mugimenduek erakusten zuten bezala.

Egunsentiarekin, erantzi eta ibaian murgildu ziren antzinako ohiturari jarraituz.

Baina orain ezinezkoa zitzaien elkarren arteko desberdintasun haietan ez erreparatzea.

Dabid urduri aurkitu zen arrebaren presentzian eta neskak ere jaitsi egin zituen begiak anaiaren begirada iheskorra sumatzean.

Lasterka jantzi ziren eta txori kantuen ikerketan murgildu ziren, biziturikoa ahalik eta lasterren alboratu nahian.

Halarik ere, hain gozoa zen eztenkada berri hura odolean...